Paseoa gustuko duena, oinez joan daiteke Aulesti bertatik zein inguruetako herrietatik. Ibilaldi txikiagoa eginez joan nahi bada, kotxez asko hurbildu daiteke, Santa Eufemiko zelairaino hain zuzen ere, hortik 10-15 minutuko paseotxoa eginez heldu gaitezkeelarik tontorrera.
Bertara iristean, mendi tontorrean ermitaren ondoan jarrita, ikusgarria da paisaia: Urdaibaiko itsasadarra, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldea, Durango inguruko Mendiak zein Gipuzkoa guztiko mendirik handienak… deskribatu ezinekoa da, bertaratu eta ikusi beharrekoa.
Tontorrerako bidean pagoz inguratutako gune bat dago, bertan mahaiak eta aulkiak, barbakoak, iturria eta bolatokia daude. Bertako jai egunean, irailaren 16aren hurrengo igandean izaten dena, meza eta erromeria egoten dira,.
Informazioa