Antxia Dorrea

Antxia dorrea Markina-Xemeinen alde zaharrean dago kokatuta.Lau angeluko oina eta bolumen paralelepipedoko eraikuntza bat da eta zurezko teilatu-hegala eta lau isurkiko estalkia ditu. Bere fatxada nagusian banaketa irregularra islatzen da, eta altuera desberdinetan egituratuta dago: beheko solairua, lehenengoa, bigarrena eta ganbara.

Antxia dorrea Markina-Xemeinen alde zaharrean dago kokatuta. Lau angeluko oina eta bolumen paralelepipedoko eraikuntza bat da eta zurezko teilatu-hegala eta lau isurkiko estalkia ditu. Bere fatxada nagusian banaketa irregularra islatzen da, eta altuera desberdinetan egituratuta dago: beheko solairua, lehenengoa, bigarrena eta ganbara.

Beheko solairuan bi sarrera irekitzen dira: batek arku karpanela du eta besteak puntu erdikoa dobelatua; kalitatezko harlanduekin egin da, eta dobela luzeak dituzte. Lehenengo solairuan lau leiho irekitzen dira, mainelekin zorroztuak, eta horietako bik harian apaingarriak dituzte. Solairuko mutur batean, beherago, beste bao dinteldu bat dago.

Bigarren solairuan, erdian dagoen hutsune eskartzano baten inguruan, bi bao eskartzano daude, bikoiztuak, eta horietatik mentsulen gainean oinarrituta dagoen balkoi batera iristen da. Forjaketa modernoko balkoi bat da, baina lantzeko orduan kontuan hartu ziren eraikinaren lerroak, hortaz, dorrearen estetikarekin bat etorriz garatu da. Mentsulen ilara berri batek ganbarara eramaten gaitu, eta bertan lau hutsune dinteldu ikus daitezke, zurez inguratu direnak.

Fatxada nagusian silerian egindako apareju sendoa dago, eta goialdean ganbara bat dago; erregistro hori zurezko bilbadura moderno batekin egiten da. Atzealdean dagoen fatxada harri-hormaz landu da, ertzetan eta baoen inguruan izan ezik, (gezileihoak eta bi bao zorrotz), harlanduz landu direnak. Alboetako fatxadak ere harri-hormaz landu dira, baina gaur egun zarpeatuta daude.

Antxia Bizkaian Erdi Aro Berantiarrean egiten ziren dorreen adibide bikain bat da.

Informazio gehiago:  bizkaia.net

Informazioa

Ondarea
Zabaldu

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua