Zubi Zaharra eta Kofradia Zaharra Ondarroako txokorik esanguratsuenetakoak dira. Zubia herriko armarrian ere agertzen da. Alde zaharrean dago, Artibai ibaiaren gainean. XIV. mendean egurrezko zubi bat zegoen. Baina gaur egunekoaren aitzindaria 1795ean eraiki zuten, erromaniko estiloan. 1936an, Espainiako Gerra Zibilean, kalte handiak izan zituen zubiak eta 1953an uholde handi batek ia erabat suntsitu zuen. Gorabehera horien guztiengatik, zaila da jatorrizko zubiaren egitura igartzea.
Arrantzaleen Kofradia Zaharra zubiaren ondoan dago. 1920an egin zuen Pedro Gimon arkitektoak proiektua. Erdi Aroko itxura du. Kofradia zaharraren azpian merkatu-plaza dago.
Informazioa