Ondarea

Harriek hitz egingo balute, istorio ugari kontatuko lituzkete arrantzaleen etxe apalekin nahastutako etxezarrei buruz, jauntxoen jauregiei eta baserriei buruz, fedearen izerdiarekin eraikitako elizei eta baselizei buruz,harriztatutako kaleei eta herriak bideetatik zetozen arriskuetatik babesten zituzten antzinako harresiei buruz. Itsasoak, mendiak eta ibaiek zehazten dituzte mugak, eta guk natura moldatzen dugu bizitza ematen digun lur honetan bizi ahal izateko.

Ziortzako Monastegia

Ondare kulturala
Ziortzako Monastegia, lehengo Kolegiata, eliza, klaustroa, ostatua, abadearen etxe berria, kolonoen etxeak, ekialdeko eta mendebaldeko ateak, abadearen etxe zaharra, kalonjeen etxe zaharrak eta patioak osatzen ditu. Euskadiko Monumentu nazionala da.

Kontzeju zaharra

Museoa
Interpretazio Zentroan ezagutu eta ikasi landa bizitzako oinarriak eta mugimendu kooperatibistaren hasierak.

Santa Katalina Itsasargia

Museoa
Lekeitioko Santa Katalina itsasargia Euskadin bisita daitekeen faro bakarra da, beraz esperientzia hau paregabe bilakatuko zaizu. Ondoren, bisitaldiari amaiera emateko itsasargiaren kafetegian atseden hartu ahal izango duzu Kantauri itsasoari begira.

Marierrota

Museoa
Lea ibaiaren paduran kokatua dago, itsasoratzen den gunetik metro gutxitara. XVI. mendean eraiki eta 1980an erauzia izan zen Marierrota izeneko errota zaharretik dikea geratu da soilik. Gaur egun errota berreskuratu egin da eta interpretazio zentro bat du barruan.

Simon Bolivar Museoa

Museoa
Museoa "Errementarikua" baserria izeneko eraikinean kokatuta dago. Ezagutu bertan bizkaitarrek Erdi Aroan zuten bizimodua eta Simon Bolibar "Askatzailea"ren historia pertsonala eta politikoa.

Axpe Sagardotegia

Bisitak
Axpe familia-enpresa bat da, lau belaunalditako sagardo eta txakolin bizkaitarren ekoizleen tradizioarekin. Sagardotegia erreserbatu daitekeen txokoa da, erabiltzaileak bertako instalazioak erabiltzeko aukera duelarik, Horretaz gain, Jose Antonio Bilbao sagardotegiko jabeak bisita gidatuak eskeintzen ditu bere etxeko sagardo eta txakolinarekin.

Lekeitio arrantzale

Bisitak
Lekeitioko alde zaharra bisitatzeko aukeraz gain, Euskadi bisita daitekeen itsasargi bakarra den Santan Katalina Itsasargira bisitak ere antolatzen dituzte.

Itsasoaren oraina

Bisitak
Ondarroaren bizimodu arrantzalea ezagutzeko bisita daitezkeen tokiak: kontserba-fabrika, portua, alde zaharra eta eliza.

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua