Lea Artibaira familian etortzea plan ikaragarri bat da. Ekitaldiak eta proposamenak elkartzen diren leku ezin hobea da, familia osoak parte har baitezake, zaharrenetatik hasi eta etxeko txikienetaraino.
Paisaia hain anitza izanik, plan oso ezberdin eta aldi berean dibertigarriez goza dezakegu, hala nola Lekeitioko, Ispasterreko, Mendexako eta Ondarroako hondartza ederretan, edo eskualdetik igarotzen den bidezidor sarea zeharkatuz, naturarekin lotura handiagoa duen plan baten bila bagabiltza eta gure herri tradizionalak hobeto ezagutu nahi baditugu. Parke publikoak, plazak eta jolas-gune zabalak ere baditugu, non haurrek segurtasunez jolastu ahal izango duten eta bertako txikienekin harreman sozialak eraiki ahal izango dituzten. Euskeraz, gainera!!
Lea Artibaik familientzat pentsatutako esperientzia idealen eskaintza zabala ere badu: bisita kulturalak, turismo aktiboa edo interpretazio zentroak.
Santa Katalinako itsasargia Lea Artibaiko lekurik egokienetako bat da familian bisitatzeko; izan ere, Lekeition dagoen itsasargi hau Euskadiko lehen itsasargi bisitatua da, eta nabigazioaren teknologia interpretatzeko zentro bat du. Horrela, behin hara iritsita, baliabide teknologikoei esker nabigazioaren oinarrizko oinarriak ikasten gozatuko dugu, eta bisitatzen gaituzten haurren gogokoena den itsasontziko bidaia birtual batean praktikan jarri ahal izango ditugu. Santa Katalina itsasargiak ere eguzki-sarrera zoragarriak oparitzen dizkie bisitariei, familian gozatzeko, Lekeitioko portua interpretazio zentroarekin lotzen duen pasealekuari jarraituz.
Eta dinamikoak diren familientzat, Lea Artibain ibilbide ugari ditugu, kostaldetik zein barnealdetik, zailtasun maila desberdinetakoak, familia osoarentzat egokiak. Horietako bat Leako zidorra da, ibilbide erraza eta zailtasun gutxikoa, txikienekin egiteko oso egokia. Munitibar eta Lekeitio artean doan bidexkak, 23 km-tan zehar, errotak, presak eta burdinolak bezalako makina hidraulikoak erakusten dizkigu, bailarak historian zehar izan duen garrantzia azaltzen dutenak. Informazio hori hobeto partekatzeko, berritasun gisa, aire zabaleko Skape Room bat jarri dugu martxan ibilbide osoan zehar, hainbat proba eta ezustekorekin, oso tarte atsegina igarotzeko. Saiatzera ausartzen zara?
Kirol aktiboek, batez ere itsasoarekin lotutakoek, leku garrantzitsua betetzen dute gure eskaintzan: surfa, paddle- surfa, kayakak, big sup… Eta hori gutxi ez balitz, Mendexa Abentura Parken tirolinaz beteriko abentura parke batez eta etxeko txikienentzat eta nagusientzat prestatutako erronka ezberdinez gozatu ahal izango dugu.
Hainbat eta hainbat planez gain, Lea Artibain beti pozik gaude familiak hartzeaz, eta horregatik, gure ostatu eta jatetxe gehienek familien egonaldia errazteko gailu prestatuak dituzte, hala nola aldagailuak, tronak, sehaskak. Euskadiko Familia Turismoaren zigiluan parte hartzen dugu Lea Artibain, non egonaldi eroso eta atsegina bermatzeko proposamen hauek jasotzen diren. Familian joateko establezimenduaren adibide ezin hobea Leagi kanpina da. Kanpin baten ezaugarri ezberdinak izateaz gain, familien beharrei erantzuteko eskaintza prestatu du.