Natura

Haran ezkutu txikiz osatzen da Lea Artibai; bertan errekek marraztutako bidezidorrek itsasora eramango zaituzte ezinbestean. Olatuek ziezelkatutako kostaldeak dira, hondartza, Padura eta itsaslabar bereziak marrazten dituztenak.

Leaktibai Abentura

Turismo aktiboa
Kirol-abenturazko turismo aktiboan lan egiten dugu. Gure jarduerak Lea Artibai eskualde osoan antolatzen ditugu, batez ere talde murriztuentzako.

Ur Lekeitio

Turismo aktiboa
Turismo Aktiboko zerbitzua eskaintzen duen enpresa bat da UR, abentura kiroletan eta naturan burutzen diren ekintzetan espezializatua. Formazioan, kontsultoria, bidaietan eta espedizioetan ere parte hartzen du.

Sustraiak Natura

Turismo aktiboa
Turismo aktiboa eta Lea-Artibai eskualdean abentura jarduerak eskaintzen ditu.

Mendexa Abentura Park

Turismo aktiboa
Mendexa Abentura parkea zuhaitz arteko tirolinadun abentura parkea da, publiko guztientzat aproposa. Haur eta helduen gozamenerako diseinatuta, egun eder eta dibertigarria pasatzea bermatzen duten aukera ezberdinak eskaintzen ditu. Batez ere, erronkei aurre eginaz esperientzia ahaztezina, kosta eta natura ingurunean.

Dzingua Kirol ekintzak

Turismo aktiboa
Adin eta maila ezberdinetako edonori surf egiteko aukera eskaintzen diote, era praktiko eta merkean. Surfaz gain Stan Up Paddle (SUP) kirola praktikatzeko aukera ere eskaintzen dute.

Kosta

Ondare naturala
Hondartzak gure kostaldeko ezaugarri ezagunenetarikoak dira. Ogeiako hondartza atseginetik, lasaitasunaren zaleentzako ezin hobea dena, hondar fineko Lekeitioko hondartza bizietara, bidaiariak gozatzeko aukera izango du.

Artibai Bailara

Ondare naturala
Artibai errekaren arroa Bizkaiko ekialdetik hego-iparekialderantz. Errekaren luzera osoa gainazal osoan integratu da, Oiz mendiaren sorburutik Ondarroako bokaleraino.

Lea Bailara

Ondare naturala
Lea ibaia Oiz mendian jaio eta Maria Errota deritzon itsas errota zaharraren paduretaraino luzatzen da. Edertasun natural handiko eta populazio-dentsitate txikiko lurrak bustitzen ditu bere ibilian.

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua