EUSKADI GASTRONOMIKA

Gastronomia
EUSKADI GASTRONOMIKA

 

Lea Artibai eskualdean, lurrak Kantauri Itsasoari erabat lotutako produktuak eskaintzen ditu, eta leku horretatik dator gure jatetxeetan dastatu dezakegun arrain freskoa, betiere KM0 sukaldaritzaren eta slow food filosofiaren alde eginez. Gainera, eskualde honek bertako produktuak eskaintzen ditu, freskoak eta sasoikoak, lurrari eta itsasoari erabat lotuak.

Proposatzen ditugun jatetxeek kalitatearekin eta lan onarekin duten konpromisoa erakutsi dute, Euskadi Gastronomika klubeko kide izanik, lehen aipatutako filosofiari balioa ematen laguntzen baitu.

Hauek dira esperientzia paregabe honetaz gozatzeko aukera ematen duten jatetxeak:

EGAÑA: Lekeitiokoko jatetxe honek ospe handia du bere sukaldean erabiltzen dituen lehengaiei esker. Jatetxeak arrain eta itsaski fresko eta sasoikoen erakustoki bat du, eta horiei esker egiten dituzte jatetxean eskaintzen dituzten platerak, filosofia honen arabera: kalitatea tradizioz. Jatetxean, plater klasikoak eta sorkuntza berri samarrak eskaintzen dituzte, publiko guztien ongizatea lortzeko, gustu ezberdinen arabera.

ONDARROA BATZOKIA: Ondarroako erdigunean dago eta terraza handi bat du, portura eta hondartzetara begira. Jatetxe hau kalitatezko euskal sukaldaritza tradizionalean espezializatuta dago, eta etxeko platerak eskaintzen ditu, hala nola herrialdeko haragi hautatuak eta Ondarroako arrantza-portuko arrainak, ukitu bereziarekin. Gainera, plater konbinatuak, eguneko menua, asteburuko menu bereziak eta taldeentzako menuak ere eskaintzen dituzte.

IBAI-GANE: jatetxe hau Lea Ibaiaren Bidean dago, Amoroton, Lekeitiotik 2,5 kilometrora. Lurreko produktuak eskaintzen dituzte zapore tradizionalei eutsiz, baina ukitu berritzailearekin, 80 urteko antzinatasuna izan arren, km 0 produktuak bultzatuz. Horrez gain, Ibai-Gane jatetxeak terraza bat du bere plater batzuk dastatu ahal izateko, egun eguzkitsu batean tenperatura onaz gozatuz.

IKESTEI: jatetxea Ziortza-Bolibarren dago. Negozioa, hasiera-hasieratik, familiak zuzendu du, eta, horren ondorioz, bezeroek lehen mailako arreta pribilegiatua jasotzen dute, zalantzarik gabe. Jatetxearen espezialitatea haragia eta arraina txingarretan, kalitatezkoa eta bertatik bertara. Haragi hori jatetxeko jabeen ustiategikoa da eta arraina Ondarroako portukoa.

SUTARGI: Ondarroako jatetxea arrain eta itsaski plater ezberdinetan espezializatuta dago. Jatetxean, janari lasaiaz eta pintxo aukera zabalaz goza daiteke, giro dinamiko eta dibertigarrian. Sutargin euskal gastronomia tipikoaren eta itsasoaren zaporearen arteko nahasketa eskaintzen da, horretarako Ondarroako itsasontzietan eta herriko lonjan bertan erositako produktu fresko eta kalitatezkoak erabiliz.

TRINKETE: taberna hau Lekeitioko Trinkete Hostalaren parte da. Gosariak, pintxoak eta ogitartekoak eskaintzen dituzte, besteak beste. Gainera, familiarekin edo lagunekin bazkari edo afari bat antolatu nahi izanez gero, Trinketean bezeroaren behar, gustu eta lehentasunetara egokitutako menu-zerbitzua eskaintzen da.

 

Lehen aipatutako jatetxe guztietan, esperientzia ikaragarria izango duzu inguratzen zaituztenekin batera, eta ziur asko errepikatuko duzula. Lea Artibai eskualdeko produktu eta plater tipikoez gozatuko duzu eta euskal gastronomiara ohituko zara. Horietako bakoitzak ukitu berezia eta arreta guztiz pertsonalizatua ematen du, bezeroak ahalik eta erosoen senti daitezen.

Informazio praktikoa

Zalantzarik?

Kontaktua